Jendetsua izan ohi da Oñatiko Mendi Martxa eta gaurkoan 620 lagun elkartu dira. Eguraldiak lagundu egin du eta parte-hartzaileek bi ibilbide egiteko aukera izan dute. Motza 21,5 kilometrokoa eta luzea 29 kilometrokoa.
Oñatiko Foruen Plazatik abiatu da martxa eta Oñatiko paraje asko zeharkatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek ondo seinaleztatutako ibilbidea eginda. "Jende kopuru oso polita izan dugu. Pozik gaude", esan du Lizarraldek. "Eguraldi ederra egin du eta asko gustura agertu dira aurrez ezagutzen ez zituen parajeetan izan direlako aurten".