Eguaztenean da Oñatiko Berdintasun Kontseilua sortzeko bilera

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko ira. 18a, 09:57

Beste herrietako esperientziak ezagututa, Oñatiko kontseilua lantzen hasiko dira abendua bitartean. Herriko emakume guztiak daude gonbidatuta bileretan parte hartzeko.

Berdintasun Kontseilua martxan jartzeko lehen pausua ekainean eman zuten Eltzian egindako jardunaldietan. Hango parte-hartzea eta egindako proposamen eta ekarpenak jasota gelditu dira eta orain bilera irekiak egingo dituzte.

Hiru bilera egingo dituzte hemendik eta abendua bitartean. Irailean bat, urrian bigarrena eta azaroan hirugarrena. Irailekoa eguaztenean izango da, irailak 19, 18:30ean, udaletxean, osoko bilkuren aretoan.

Emakumeak

Oñatiko Udaleko Berdintasun teknikaria den Amets Beltran de Guevarak azaldu bezala, bilerak irekiak izango dira. "Herriko emakume guztiak daude deituta bilera hauetan parte hartzera. Gura dena da Berdintasun Kontseilua nola antolatu dezakegun zehaztea. Ekaineko jardunaldietan beste herrietako esperientzia jaso eta ezagutu genuen eta orain Oñatira begira hasiko gara lanean, hemengo  kontseilua sortzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak