Zozopase inguruan izango da txapelketa, Arendui –Arantzazu– baserritik gertu. 45 lagunek eman dute izena; horien artean 10 oñatiarrek.
Hiru ordu inguruko txapelketa
9:30ean hasiko dute txapelketa eta hiru ordu inguru iraungo du. Aurtengoa X. San Migel saria izango da. Arku motaren arabera banatzen dute txapelketa: "Lau arku mota daude, hortaz lau talde izango ditugu; horrez gain, emakumezkoen eta gizonezkoen sailkapenak egongo dira", azaldu du Gorka Bikuña Txantxiku Arkularien ordezkariak.
Txantxiku Arkulariek antolatu dute txapelketa.