Final-laurdenetan sartu da Herriko Pilota Txapelketa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ira. 12a, 10:27

Egubakoitzean, Herriko Pilota Txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte plazako frontoian. 17:00etan hasiko dira lehiak; lau partidu jokatuko dituzte. Finala irailaren 30ean izango da.

Herriko pilota txapelketa final-laurdenetan sartu da. Egubakoitzean, 17:00etan hasita partiduak jokatuko dituzte plazako pilotalekuan. Gizonezkoen txanda izango da oraingoa. Buro eta Txoskin, Anduaga eta Arabaolazaren aurka lehiatuko dira; Murgiondo eta Ibarzabal, Korkostegi eta Markoren aurka; Larrea eta Urzelai, Axi eta Koldoren aurka; eta, Ander eta Beñat, Gartzia eta Larrearen aurka.

Finalaurrekoak mutiletan eta emakumezkoetan

Hurrengo egubakoitzean, hilaren 21ean, finalaurrekoak jokatuko dituzte, bai mutiletan eta baita emakumezkoetan ere. Emakumezkoen mailan, bikote gutxiagok eman dutenez izena txapelketan, finalaurrekoetara sartu dira zuzenean –ligaxka jokatu ostean–.

Finalak irailaren 30ean izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak