Hurrengo astean hasiko dituzte nagusien danborradako entseguak

Maialen Regueiro 2018ko ira. 11a, 16:55

Irailaren 19an izango da nagusien danborradako lehen entsegua. Hala, beste bi entsegu egingo dira hilaren 23an eta 24an eta irailaren 26an entsegu orokorra egingo da. Entsegu guztiak Eltzian izango dira 20:00etan. Nagusien danborrada urtero legez irailaren 28an izango da. Azken urteetan Eltziatik hasi izan da eta aurten ere hala egingo da, 23:00etan.

Nagusien danborradako antolakuntzatik adierazi dute, dagoeneko banatu dituztela Oñatiko Elkarte desberdinetara danborrada egunean elkartetako banderak ateratzeko gonbidapena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak