San Migel pilota txapelketako final-laurdenak jokatuko dituzte asteon

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ira. 11a, 11:58
Iazko finaleko une bat.

36. San Migel pilota txapelketa final-laurdenetan sartu da. Hilaren 13an, eguena, eta hilaren 15ean, zapatua, jokatuko dituzte partiduak. Bi pilotari oñatiar egongo dira; gazte mailan, Perez, eta kadete mailan Jauregi.

Eguenean, 18:30ean hasiko dituzte partiduak Zubikoa pilotalekuan.

Kadete mailako partiduan Fernandez eta Jauregi (Oñati) Aimar Egiguren eta Elosegiren aurka lehiatuko dira. Gazteen mailan, Etxanizek eta Perezek (Oñati) Oteiza eta Iñigo izango dituzte aurrez aurre. Promesa mailan Karregal Artola eta Alberdi Ibarzola izango dira bikoteak.

Zapatuko partiduak

Zapatuan, aldiz, 17:00etan hasiko dituzte final-laurdenak.

Promesa mailan, Osa eta Odriozola, Uribe eta Azpitarteren aurka lehiatuko dira; kadete mailan, Peso eta Emaldi, Igoa eta Arandiaren aurka; eta, gazteen mailan, Orbegozo eta Erkiaga, Sein eta Santamaria bikotearen aurka lehiatuko dira.

Partiduak Zubikoa pilotalekuan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak