Hirukoteak bigarren kilometroan egin zuen ihes, eta bi minutuko aldea atera zion tropelari. Ia lasterketa guztia ihes eginda egin ondoren, azkeneko bost kilometroetan erabaki zen lasterketa. Lehenengo Erostarbe saiatu zen ihes egiten, eta ondoren Banllesek lortu zuen ihes egitea.
20 segundoko aldea atera zion Banllesek oñatiarrari helmugan.
Podiuma osatu zuten Erostaberk, Banllesek eta Monfortek.