Erregional Preferenteak hilaren 16an hasiko du liga txapelketa. Hori horrela, Aloñarendako, denboraldi-aurreko azken partidua izaten ohi da Jose Luis Agirreren omenezkoa. Zortzigarrenean Tolosa B izan dute aurkari oñatiarrek, eta ezin izan dute lehia irabazi. Aloñaren gola Unai Gilek sartu du. Ander eta Iñigo izan dira Tolosako golegileak.
Oñatiarrek Getariakoren kontra hasiko dute liga txapelketako, Azkoagainen.