Kadete mailako partiduan Erkiaga eta Ugartemendiak –Zeanurikoa lehena, Zizurkilekoa bigarrena– Sein eta Ballererena bikotearen aurka neurtu dituzte indarrak. Lan erdietara berdinketarekin heldu dira –11-11–, baina azkenean 22-17 irabaztea lortu dute Seinek eta Ballerenak.
Arratsaldeko bigarren neurketa gazte mailakoa izan da. Bertan, Larrazabal amurrioarra eta Markaida gasteiztarra, Gutierrez eta Urangaren aurka –Logroñokoa lehena, Azkoitikoa bigarrena– aritu dira. Larrazabalek bizi-bizi hasi du partidua, eta 10-0 aurreratzea lortu dute. "Etorkizun handia du aurretik Larrazabalek" azaldu du Oñatiko pilota aditu den Sergio Uriartek.
Gutierrez esnatu egin da, eta markagailua orekatuz joan dira, 17-13ra arte. Baina azken txanpan Larrazabalek bere maisutasuna erakutsi du, eta markagailua euren alde geratu da 22-17.
Bianek, kale
Ikusmin handia zegoen Oñatin, Ander Biain herriko pilotaria ikusteko. Oñatiarrak Irazustabarrena altzoarra izan du bikotekide, eta aurkari gisa, aldiz, Agirreamalloa markinarra eta Cordon iruindarra.
Baina gaurkoa ez da Bianen, ez Irazustabarrenaren eguna izan. Pilota asko galdu dituzte, eta aurkariek, ezer handirik egin gabe, partidua erraz irabazi dute. Hasieratik bukaerara nagusitu dira, eta horren isla dizan a markagailua, 22-3ko emaitza izan duena.