Gaurtik domekara arte Atzeko Kaleko jaiak ospatuko dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko ira. 7a, 15:05

Atzeko kaleko jaiak gaur hasiko dituzte: 16:00etan etxafuego jaurtiketa eta zinta lasterketa egingo dute. Iaz egin zuten moduan, aurten ere Holi jaialdi koloretsua egingo dute –18:30ean– . Ondoren txorimaloen txanda izango da eta gauean Agresion Verbal, Haxotz eta Anita Parker taldeak igoko dira taula gainera.

Gaur hasiko dituzte Atzeko Kaleko jaiak. 19:30ean txorimalo eta erraldoien txanda izango da eta gaua girotuko dute Agresion Verbal, Haxotz eta Anita Parker taldeek.

Zapatuan sokamuturra

Zapatuan auzokoen omenezko salda eta bazkaria izango dute. 17:30ean sokamuturra egingo dute, eta ondoren txorimaloak eta garagardo dastaketa.

Musika doinuak  

Zapatu gaueko erromeria Imuntzok eta Belokik girotuko dute. Domekan Bogan egingo dute mus txapelketa, 15:30ean. 16:00etan, txirrindulari proba eta 18:30ean, txorimaloak. Gauargik girotuko du iluntzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak