Aholkularitza zerbitzua
Hurrengo astean zehar, Zubikoa kiroldegiko sarreran aholkularitza zerbitzua eskainiko dute. Hau da, pertsona batek kirolarekin ze helburu lortu nahi duen azalduta, aholkulariak ze ikastarotan izena eman dezakeen gomendatuko dio. Izan ere, kiroldegiko eskaintzaren barruan hainbat ekintza daude: lasaiak, intentsitate altukoak, egokituak, terapeutikoak eta gazteei zuzendutakoak.
Ekintza lasaien sailean sartuko lirateke: pilates, body balancea eta hipopresiboak. Intentsitate altukoan, aldiz, fit bikea eta zumba –euren aldaerekin–.
Gazteendako ekintzak
Gazteei zuzendutako eskaintza ere badago. Gazteak izango dira 12 eta 16 urte bitartekoak. Fit-bike gazte, zumba txikia –LH– eta zunba gaztea –DBH– egiteko aukera izango dute horiek.
Eskaintza egokituaren barruan body tonua, gimnasia egokitua eta hirugarren adinekoentzako gimnasia dago; eta, ekintza terapeutikoak dira gimnasia terapeutikoa eta pilates terapeutikoa.
Gomendioa: izena ematea
Ateak irekitzeko egunetan, jarduera guztiak doan dira eta ez da derrigorra izena ematea. "Hala ere, izena ematea gomendatzen dugu kopuruari dagokionez muga bat dagoelako, eta muga bete ezkero lehentasuna izango dute izena eman dutenek", azaldu du Egoitz Atxaga teknikariak. Salbuespena pilates hastapena izango da. Derrigorra izango da izena ematea, hiru eguneko ikastaroa izango delako.
Izena eman daiteke
Ikasturtea irailaren 17an hasiko dute, astelehena. Izena eman gura duenak dagoeneko badu horretarako aukera: Zubikoa kiroldegian eman beharko da ikastaroetako izena. Informazio gehiago behar duenak zubikoa@onati.eus helbidera idatz dezake edo 943 71 63 75 telefono zenbakira deitu.
Ondorengo taulan ikus daiteke ateak irekitzeko jardunaldietako ordutegia: