Zozketak, kultur ekintzak eta beste hainbat gauza egingo dituzte datozen hilabeteetan zapatu goizetan egiten den berdura azokan. Azoka hori biziberritu asmo zuen udalak eta han saltzen egoten direnekin berba eginda adostutako asmoa da.
Udalak jakinarazi duen moduan, eurekin egon eta bertako ekoizleek azokaren inguruan zeuzkaten kezkak jaso eta horiei erantzuna ematea zen hasierako asmoa, azoka sustatzeko. Baina lantaldean sortutako sinergien ondorioz azoka biziberritzeko ideia ezberdinak atera ziren. Eta horren ondorio dira datozen hilabeteetan egingo dituzten ekintzak eta azokak hemendik aurrera izango duen irudi berria.
28an
Bide batez, udalak jakinarazi du iraileko azken zapatua irailak 29 izanik, San Migel eguna, bezperan, irailaren 28an egingo dela berdura azoka, goizez, ohiko tokian.