Uretako sorosle titulua izan eta berriztea gura dutenendako ikastaroa egingo dute Oñatiko Zubikoa kiroldegiko igerilekuan. Kanpoko desfibrilagailu automatikoa erabiltze ere irakatsiko dute. Ikastaroa irailaren 8an izango da, goizez eta arratsaldez, eta izena emateko azken eguna irailak 5 da. Mankomunitateak, Oñatiko Udalak eta Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatu dute ikastaroa elkarlanean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.