Irailaren 5ean beteko dira sei urte gazteek Antixena okupatu zutenetik eta ordutik "autogestio eta asanbladan hasitako abentura honek" ez duela amaierarik eduki diote. Eta gaineratu: "Udako etenaldia eta gero, berriz ekin diogu konspiratzeari, asanblada eta autogestioan oinarrituta, nola ez. Laster edukiko duzue gure berri eta ikasturte honetan ere gaztetxean ikusi nahi zaituztegu".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.