Barikuan, jende ugari batu zen Azken Sustraiak, Los Clayton eta Kaleko Urdangak taldeen emanaldiak jarraitzeko, antolatzaileek azaldu duten moduan. Garagardo eguna izan zen, eta zerbeza bereziak dastatzeko aukera ere izan zuten auzotarrek.
Umeendako puzgarriek eta tailerrak ere egon ziren atzo, zapatua, eta 19:30ean Deledra taldearen kontzertuaz gozatu zuten. Gauean, ostera, Sukarra 37, Balasarra eta Parrapas taldeek eskaini zituzten kontzertuak. Egun osoan zehar, arrosa kolorez jantzi zituzten Bidebarrietako hainbat txoko ezberdin. Antolatzaileen arabera, egubakoitzean zapatuan baino jende gehiago batu zen, kontzertuak jarraitzeko batez ere.
Gaur, domeka, auzo-bazkaria egin dute eta horren ostean mus txapelketa. 18 bikotek parte hartu dute guztira.