Bidebarrietako jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Maialen Regueiro 2018ko abuztuaren 29a

Asteburu honetan ospatuko dituzte Bidebarrietako jaiak Oñatin. Egubakoitzetik domekara bitartean mota guztietako ekintzez gozatzeko aukera egongo da, txorimaloak, kontzertuak, umeentzako puzgarriak eta auzo bazkaria, besteak beste.

Egitaraua

Abuztuak 31, egubakoitza

  • 18:00 Jaien hasiera eta itxaflero jaurtiketa
  • 19:00 Txorimaloak
  • 19:30 Presoen aldeko elkarretaratzea
  • 20:00 Garagardo dastaketa eta pintxopotea
  • 20:30 Beer Pong
  • 22:00 Kontzertuak: Azken Sustraiak + Kaleko Urdangak + The Clayton

Irailak 1, zapatua

  • 12:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak
  • 19:00 Txorimaloak
  • 19:30 Deledra taldeak auzoa alaituko du
  • 22:00 Kontzertuak: Sukarra 37 + Balarrasa + Parrapas

Irailak 2, domeka

  • 12:00 Dantzako gaztetxoen ikuskizuna
  • 15:00 Auzo Bazkaria
  • 17:00 Zurrust tabernan Mus txapelketa
  • 19:00 Familientzako ikuskizuna
  • 20:00 Haritz Olaeta bakarlaria

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak