Jendetza batu da beste behin Lizargarate Egunean

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 27a, 15:05

Goizean hamaiketakoa egin zuten, eta ondoren, herri kirolak eta bolo tiraketa izan ziren bazkal aurretik. Bazkaltzen 145 bat lagun elkartu ziren, eta gero erromeria egon zen. Bitartean, irrintzi lehiaketa ere egin zuten. Erromeria, azkenik, gauerdira arte luzatu zen. Eguraldiak lagundu egin zuen eta antolatzaileen esanetan, "oso giro alaia eta sanoa" egon zen. "Jendea dantzarako gogoz egon zen eta egunaz disfrutatu genuen guztiok. Benetan eskertu beharrekoa berau antolatzen duten guztiei eta bereziki Lizargarate trikitizale elkarteari".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak