Oñatiko San Lorentzo jaien azken txanpa

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 10a, 08:00

Aurreko asteburua festa giroan murgilduta igaro zuten San Lorentzo auzoan batutako oñatiarrek, eta gauza bera egingo dute oraingoan ere. Azken kartutxoak erreko dituzte gaur eguerditik bihar arratsaldera bitartean.

Hauxe da egitaraua:

Egubakoitza, abuztuak 10

  • 11:45ean, suziri jaurtiketa
  • 12:00etan, arratsaldeko bola joko eta tokarako beroketa saioa
  • 13:00etan, bertsolariak (Bittor Zubiagirre, Urko eta Maider Arregi) eta trikitilariak (Manex Etxeberria eta Laida Beldarrain)
  • Ondoren, luntxa
  • 17:00etan, haurrentzako bola jokoa eta toka
  • 18:00etan, birletako (bola joko) txapelketa irekia eta toka

Zapatua, abuztuak 11

  • 10:45ean, suziri jaurtiketa
  • 11:00etan, Amaia Conde eskultoreak motozerrarekin teknika ezberdinak erakutsiko ditu
  • 13:00etan, bertsolariak (Oihana Iguaran, Urko eta Maider Arregi) eta trikitilariak (Izer eta Alabier)
  • Ondoren, pastak eta ardoa
  • 14:00etan, auzo bazkaria, Larrain Gainen, bertsolariez (Oihana Iguaran eta Maider Arregi) eta trikitilariez (Izer eta Alabier) alaituta
  • Ondoren, jaiei amaiera emateko, su artifizialak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak