Azken aldapa igo eta ondo merezitako ogitartekoak jan ostean, inguruaz gozatzeko aukera izan zuten: ilunabarra nahi bezain ondo ikusterik izan ez arren, lainoz inguratutako paisai ederrak ikusteko aukera
paregabea izan zuten. Behe-lainoa joan-etorrian, baina euririk ez. Eta amaitzeko, Belar-eko txabolan, kafea, pastak, bonboiak, musika eta dantzak!
Duela bi aste irteera bertan behera utzi behar izan eta gero, pasa den zapatu arratsaldean eraman zuten aurrera egitasmoa.