Eltziako tabernaren irekiera jaien osterako aurreikusten da

Maialen Regueiro 2018ko abu. 14a, 14:07

Uztailaren 26an ospatu zen Tokiko Gobernu Batzarrean Eltziako taberna-kafetegi zerbitzuaren ustiaketaren behin betiko esleipena onartu zen. Hala, Marco Micciche eta beste lau kidek osatzen duten lantaldeak hartuko du tabernaren ardura.

Abuztua eta irailean prestaketa lanak egingo dituzte eta irekiera Oñatiko jaien osterako aurreikusten da.

Ordutegia

  • Astelehenetik-ostiralera: 10:00etatik 14:00etara bitartean goizean eta 16:00etatik 20:30tara arratsaldean. Asteazkenetan pintxo-potea egingo da eta ostiraletan afari zerbitzua eskainiko da.
  • Larunbat eta igandean: 10:00etatik 00:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak