Lankidetza programa horrek bi ardatz nagusi izango ditu: bat da Bidebarri enpresan laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko Ulma Taldearen konpromisoa. Eta bestea da Oñatiko 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiei zuzendutako diru laguntza bat, laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko. Diru laguntza horretarako baliabide ekonomikoak Udalak eta Ulma fundazioak jarriko ditu.
Laneratuz programaren hitzarmena bihar goizean sinatuko dute hiru aldeek, Olaburun.