Abuztuaren 25ean Donezteben izango dute lagunartekoa: "Hango bi jokalari gurekin ibili izan dira entrenatzen azkeneko urteetan; iaz eurak etorri ziren Azkoagainera lagunartekoa jokatzera eta aurten hara joateko gonbidapena jaso dugu", azaldu du Ruizek.
Abuztuko azkeneko astean –eguna zehaztu barik dago– Bergararen aurka jokatuko dute Azkoagainen. Irailaren 1ean, berriz, Arrasate Hiria txapelketan parte hartuko du Aloña Mendik; eta, irailaren 8an Jose Luis Agirreren omenezkoa jokatuko dute Azkoagainen.
Entrenatzaile laguntzailea, zehaztu barik
Ruizek esan du "oraindik zehaztu barik" dutela nor izango duen ondoan laguntzaile lanetan. Koordinatzaile nagusi lanetan Julen Barrena eta Aritz Garmendia ibiliko dira.