Kukai-ren 'Adio' ikuskizunean izango da Oñatz Dantza Taldea

Maialen Regueiro 2018ko abu. 21a, 12:36

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Kukai Dantza Taldeak 'Adio' ikuskizuna eskainiko du Arantzazun hilaren 23an. Talde errenteriarrak Oñatiko Oñatz Dantza Taldea gonbidatu zuen ikuskizunera 'Oñatiko Dantzak' dantzatzeko helburuarekin beraz, dantzari oñatiarrek 'Banakua' egingo dute Santutegian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak aspaldi agortu ziren.

Horrez gain, autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek. Oñatitik Arantzazuko Santutegira anezka-autobusa jarriko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera, DG04 Zumarraga>Legazpi>Oñati>Arrasate linearekin loturak bermatuz.

Horrez gain, Donostiatik zuzenean 16:45ean irtengo da DG07 linea, eta, Zarautzen geldialdia egingo du norbaitek bertatik bidaia-txartelik erosi badu. Bukatu ondoren, bueltako bidea hartuko du.

Donostia-Zarautz-Arantzazu zuzeneko zerbitzua erabili nahi dutenek bidaia-txartela abuztuaren 1etik aurrera eros dezakete Donostiako autobus-geltokian, Transportes Pesaren leihatilan, edo Internet bidez: www.lurraldebus.eus edo www.pesa.net.

Informazio gehiago 900 300 340 edota 900 12 14 00 telefonoetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak