Erromeria eguna bihar Urbian

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko uztailaren 30a

Urbia

Aurten ere ohiko moduan ospatuko dute San Inazio eguna Urbian. Erromeria, bertsolariak eta herri kirolak egongo dira, esaterako. Oñati-Arantzazu-Oñati autobus zerbitzua egongo da.

Hauxe da Urbiako biharko egitaraua:

  • 11:30ean, meza. Bertsolariek Jaunari eskaintza eta eskaera egingo diote Urbiako artzain eta mendizale guztien izenean
  • 12:30ean, bertsolariak
  • 13:00etan, aizkolariak
  • Bazkal aurretik eta ondoren, Miren, Agur eta Oierrek animatutako erromeria egongo da Fondaren ondoan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak