Eguenean, hilaren 26an, Gari & Maldanbera taldeak kontzertua eskainiko du Lazarraga parkean, 19:00etan –euria bada, Atzeko kalean–.
Uztailaren 4an jo behar zuten, baina, ekaitz arriskuarengatik, atzeratu egin zuten emanaldia. Hertzainak taldeko abeslari ohia taldeko formatuan dabil azken urteotan. Natxo Beltran da bateria-jolea, Oier Aldekoa baxu-jolea Miguel Moyano gitarra-jolea eta, nola ez, Iñaki Garitaonandia Gari ahotsa. 2016ko abenduan atera zuten Estutu izeneko diskoa. Lehengo rock erradikal euskaldunetik urrundu da legazpiarra, eta orain, pop doinu lasaiak dira nagusi haren lanetan.