Lindsay Beaver kanadarraren talentuak girotuko du Atzeko kalea eguaztenean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko uztailaren 23a

Kanadako abeslari Lindsay Beaverrek etzi, eguaztena, emanaldia eskainiko du Atzeko kalean. 19:00etan izango da, Kalean! egitasmoaren barruan.

Lindsay Beaverrek kontzerta eskainiko du Kalean! egitasmoaren barruan, eguaztenean, Atzeko kalean.

Abeslaria eta bateria jotzailea baino gehiago da Beaver. Bere bandarekin batera, batez ere, Ipar Amerikan eta Europan ibili da kanadarra. Mugarik gabeko ahotsa dauka, eta bateria jotzen oso abila da; adituek diote behin ikusi duenak ez duela inoiz ahazten Beaverrek duen talentua. Madrilen eta Gijonen jo ostean iritsiko da Beaver Oñatira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak