Betiko giroa sortzeko asmoz dator aurtengo Duruko Eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko uzt. 25a, 08:55

Aurten ere Aierdiko txabolaren aterpean egingo dute bazkaria
Uztailaren 29an ospatuko da eta pintxoak, musika, gazta dastatzea eta bazkaria egongo dira, besteak beste. Bezperan, umeendako bizikleta irteera eta txokolate jana ere bai.

Uztailaren 29an ospatuko da aurtengo Duruko Eguna. Bezperan, umeendako jolasak egongo dira arratsaldean: mendiko bizikleta irteera, futbol partidua eta txokolate-jana, adibidez. Domekan, ezagun egin diren pintxo eta gazta dastatzea, meza eta bazkaria, besteak beste.
 
Duruko txaboletako jabeek antolatutako festa izaten da Duruko Eguna. 1994an egin zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean, urtero ospatu bazen ere, bi urtean behin egitea erabaki zuten. "Hamar txabolen artean antolatzen dugu eta urtero egitea askotxo zen guretako. Baina ohitura mantendu gura genuen eta horregatik pentsatu genuen bi urtean behin egitea", dio antolatzaileetako batek, Mikel Bermejok.
 
11:00etan izango da meza Aierdiko txabolan, eta, ondoren, salda eta txorizoa banatuko dute. 12:00etan, Unaimendiko gainean, ardi-gazta dastatzea egongo da eta 13:00etan, aterpetako kalejira hasiko da; Belakua-Azkontegi, Zarzabal, Gure Kabia eta Otadui bisitatuko dituzte. Bazkaria 15:00etan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak