Gazte mailako 80 txirrindularik hartu dute parte Arantzazuko Igoeran gaur. Antolatzaileen esanetan, lasterketa polita egin dute, maila handia erakutsiz: "Polita izan da, eroriko txiki bat besterik ez da izan, ez da, baina, ezer larririk gertatu; hortaz, gustura geratu gara denak, antolatzaileak, epaileak eta txirrindulariak lasterketak eman duenarekin. Urtero moduan Triana auzotik abiatu da lasterketa, eta 60 kilometrotako bidea egin dute Arantzazura igo aurretik", azaldu du lasterketako antolatzaile taldeko Ruper Arkauzek.