Oñatiko Udal Gobernu Taldearen oharra taberna eta ostalaritzako ordenantza berriaren gainean

Xabier Urtzelai 2018ko uzt. 14a, 10:50

Ostalaritzako ordenantza berria onartu gura du Oñatiko Udalak eta oposizioak horren gainean idatzitako iritzi artikuluari erantzun dio Udal Gobernuak.

"Prentsa ohar honen helburua da iragan egunotan Oñatiko EAJ-PNV udal taldeak hedabideetan zabalduriko mezuaren inguruko zuzenketa eta argibideak ematea herritarrengan sortu lezaketen nahasmenaren aurrean.
 
Aipatu taldeak hedabideetara igorritako mezuan herritarrak animatzen ditu uztailak 20 arte alegazioak egitera Udalak onartu asmo duen Taberna eta Ostalaritzako ordenantza berriari. Mezu hau okerra da.
 
Gobernu taldetik argitu nahiko genuke oraindik alegazio epea ez dela zabaldu ere egin. Ordenantza berria lanketa prozesuan dago eta herritarrei zabalduriko informazio publikoko urratsean dago gaur gaurkoz,  Uztailak 20 arteko epea dagoelarik interesdun orok bere ekarpena egiteko. Aipatu epe hau, 39/2015 oinarrizko prozeduren lege berriak ezarritakoari jarraiki zabaltzen da, zeinak helburu nagusi gisa herritarrei informazioa eta parte hartzea bermatzea duen, pasa den ekainaren 28ko Osoko Bilkuran azaldu zen moduan. Sinez harrigarria Eaj-Pnvk prozedura honen zehaztapenak ez ezagutzea.
 
Ekarpenak jaso ostean, behinbehinekoz onartu asmo den ordenantza proposamenaren helburu nagusia da aipatu jarduerak egungo legedira egokitu eta atal guztiak, tartean zigortzailea, eguneratzea, Udala ahalik eta modu eraginkorrenean jarduteko.
 
Argitu beharrekoa da legeak ezartzen duenari jarraiki, derrigorrezkoa izango dela jarduerak sortzen duen zarataren mugaketa ezezik beronen erregistroa egitea ere. Arau hauste kasuetarako zigorrak nabarmen eguneratu dira. 
 
Ez da inolaz ere onargarria, gobernu ardurak izatea zer den dakien Eaj-Pnv oposizioko taldeak horrelako gai batean herritarrengan nahasmena sortu nahi izatea informazio okerra erabiliz.
 
Oñatiko Udal Gobernu Taldetik lasaitasunerako deia egiteaz gain, interesdun guztiei berriz dei egiten diegu beraien ekarpenak egitera eta behinbehineko ordenantza onartzen denean hala balegokio alegazioak aurkeztera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak