Igeriketa ikastaroetan izena emateko epea astelehenean zabalduko dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2018ko uzt. 14a, 09:00

2018-2019 ikasturtean igeriketa ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea astelehenean zabalduko dute. Uztailaren 16tik 20ra bitartean eta irailaren 3tik 7ra egongo da izena emateko aukera, kiroldegian –10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara–.

Astelehenean zabalduko dute izena emateko aukera. Behin izena emanda, behin behineko zerrendak irailaren 14an argitaratuko dituzte eta erreklamazioak irailaren 19an eta 20an egin beharko dira.

Ikastaroak urriaren 15ean hasiko dira

Behin betiko zerrendak irailaren 26an argitaratuko dira eta igeriketa ikastaroak urriaren 15ean hasiko dira.

Igeriketa ikastaroa eta ur-ekintzen zerbitzuen eskaintza kiroldegiko harreran eta www.oñati.eus webgunean daude ikusgai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak