Elkar komunikatuta egongo dira Bidaurreta eta Etxaluze parkea

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko uzt. 13a, 09:33

Etxaluze parkearen infografia (Argazkia: Oñatiko Udala)
Zoladura, eserleku, sarrera eta argiteria berriak izango ditu Etxaluzeko parkeak. Uda ostean hasiko dituzte lanak.

Etxaluzeko parkearen eraberritze proiektu berria prest dago, eta lanak lizitaziora ateratzeko zain. Lehendik ere eginda zuten parke hori txukuntzeko proiektua, baina aldaketak egon dira eta beste proiektu bat egin dute. Parkearen azpian garajeak daude eta ura sartu izan da behin baino gehiagotan. Bizilagunak horren kexu azaldu izan dira eta parkeko lanekin batera arazoa konpontzea pentsatu zuten bizilagunek eta Udalak elkarrekin. "Lurzorua ondo inpermeabilizatzeko lanen aurrekontuak, baina, nahiko garestiak direla uste dute bizilagunek eta pentsatu dute aurreko asmoekin aurrera ez egitea", azaldu du Irati Etxeberria zinegotziak.
 
Oraingo proiektu honetan, zoladura asfalto urtuarekin egingo dute, 1.700 metro koadro guztira. Tamaina ezberdinetako hamahiru eserleku jarriko dituzte, iturri bat eta bost horma txiki. Lorategia ere txukunduko
dute, eta argiteria berria jarri. Sarrera eta irteerak irisgarriak izango dira eta bide berri bat egingo dute Bidaurreta aldera, alde biak elkar komunikatuz.
 
LKSk egin du proiektu berria eta lanen aurrekontua da 240.000 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak