Zauritu bat, Arantzazurako bidean bart izandako istripuan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko uzt. 11a, 14:11
Bart istripua gertatu zen errepide tartea; GI-3591ko 1,1 km. (Irudia: Google maps)

Atzo gauean, 23:20eak inguruan, auto bat errepidetik irten zen eta zuhaitz baten kontra jo zuen. Ertzaintzak Goienari jakinarazi dionez, autoan zihoan 62 urteko gizonezkoa da zauritua. Ezbeharra Arantzazura doan errepidean gertatu zen, GI-3591ko 1,1 kilometroan. Lekuko batek SOS Deiak-era deitu zuen eta larrialdi zerbitzuek zauritua autotik atera ostean, Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak