Euskadi Etorbidean eta Otadui Zuhaiztian asfaltoa igoko dute abiadura murrizteko

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko uztailaren 10a

Euskadi Etorbidean ibilgailua

Ibilgailuen abiadura murrizteko, Euskadi Etorbidean igo egingo da asfaltoa bi gunetan eta Otadui Zuhaiztian oinezkoen zebra bide goratu zabala egingo dute.

Bi lan horiek egiteko aurrekontua onartu zuten Tokiko Gobernuan joan den astean:

  • Euskadi Etorbidean bi gunetan asfaltoa igotzeak 4.046,40 euroko (+BEZ) aurrekontua du
  • Otadui Zuhaiztia 56 zenbaki inguruan oinezkoen zebra bide goratu zabala egiteak 6.838,93 euroko (+BEZ) aurrekontua du

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak