Ventos de Saudade taldearen fado kontzertua eguaztenean

Eneko Azurmendi 2018ko uzt. 9a, 10:53

Kalean egitarauaren baitako emanaldia izango da, San Lorentzo auzoko ermitaren aurrean, 19:00etan. 2005ean Soraluzen sortutako taldea da Ventos de Saudade eta hasiera batean kontzerturik emateko asmorik ez zuten arren, emanaldi dezente eskaintzen ari dira azkenaldian, fadoa ezagutaraziz.

2005ean Soraluzen sortutako taldea da Ventos de Saudade, taldeko kide Domentx Uzinek azaldu duenez. "Salamancan nengoela, Galiziako lagun batek fado disko bat oparitu zidan, eta asko gustatu zitzaidan. Soraluzera itzuli nintzenean, Arianeri –abeslaria– gomendatu nion, eta hari ere gustatu zitzaion. Hala, gitarra portugaldarra erosi nuen eta, pixkanaka, taldea osatuz joan gara".

Zaletasunagatik hasi ziren fadoa jotzen, baina, "nahi gabe", kontzertuak lotzen hasi ziren. "Hasiera batean, ez zen asmoa kontzertuak eskaintzea", dio. Orain, kontzertuak eskaintzeaz gain, fadoa ezagutarazten dihardute. "Jendeak interesa erakusten du, eta gu laguntzen saiatzen gara, ahal dugun heinean".

Bertsioak egiten dituzte; normalean, abesti ezagunenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak