Uztailaren 14an Bergaran egingo da Debagoiena mailako pentsiodunen elkarretaratzea eta Oñatitik autobusa egongo da hara joateko. Lekua hartzeko, izena ohiko lekuetan eman daiteke: Arrano, Boga eta Olakua tabernetan eta Pake Leku elkartean. Azken eguna uztailaren 12a da. Oñatiko elkarretaratzeak irailera arte eten dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.