21. Torreauzoko lasterketa jokatu dute gaur Oñatin. Faborito nagusiak Aitor Mimenza eta Gurutze Frades ziren eta faboritoek ez dute hutsik egin. Mimenzak 24:17ko denbora behar izan du helmugan, eta Fradesek 28:09koa. Hutsuneak bete asmoz leloarekin aurkeztu dute lasterketa; bada, Montes Solidarios taldearen laguntza izan dute gaurkoan. Joelette aulkiari eta boluntario taldeari esker, Urdin Mendiola gazteak lasterketan parte hartzeko aukera izan du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.