Ikuskizun polita Zubillagako aizkora eta sega desafioan

Julen Iriondo 2018ko uzt. 1a, 11:16

Azken orduko ezintasunak behartuta, apustua izatekoa zena erakustaldi bihurtuta –txapelak eta ohorea baino ez ziren jokoan izan–, baina ikuskizun polita izan zen atzo arratsaldean Oñatiko Zubillaga auzoko jaietan. Alex Azkargorta aretxabaletarra, Joseba Arrospide asteasuarra eta Daniel España segoviarra nagusitu ziren. Herriko Arkaitz Lizarralderen taldea, hortaz, galtzaile suertatu zen.

Aizkoran hamar kanaerdiko moztea izan zen aurrena egin beharreko lana. Talde gorritik Azkargortak eta Españak jardun zuten, eta beltzetik, berriz, Lizarraldek eta Borja Fernandez segoviarrak.

Gorriek hasieratik hartu zuten aldea aizkoran, Lizarraldek aitortu zuen urduri ibili zela, eta lana amaitzerako lau minutuko aldea kendu zieten gorriek urdinei –20 minutu egin zituzten, eta urdinek 24 pasatxo–. 

Gorriek urdinek baino lau minutu gehiago zuten, beraz, segarako. Segan sail handiena mozten zuena izango zen txapeldun. Beltzak atzetik hasi arren, hirugarren taldekide gisa Errezilgo Iñaki Apalantza zuten, artista segan, eta poliki-poliki aldea murriztu zieten gorriei –Azkargorta eta Arrospide aritu ziren segan; beltzetan, bestea, Lizarralde–. Baina ez zien irabazteko eman. Hiru ordu laurdeneko lanaren ostean, gorriak garaile.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak