Hertzainak taldeko abeslari ohia taldeko formatuan dabil azken urteotan, eta orain, zehatzago esanda, Maldanbera taldearekin. Natxo Beltran da bateria-jolea, Oier Aldekoa baxu-jolea Miguel Moyano gitarra-jolea eta, nola ez, Iñaki Garitaonandia Gari ahotsa. 2016ko abenduan atera zuten Estutu izeneko diskoa. Lehengo rock erradikal euskaldunetik urrundu da legazpiarra, eta orain, pop doinu lasaiak dira nagusi haren lanetan.
Garik aitortu du dagoeneko ez dela "eroso" sentitzen "anplifikadorea piztu, bolumena igo eta zarata horretan". Adierazi du "geroz eta urrunago" dagoela espazio horietatik. Disko honetan hori nabaritzen da, doinu berriak dira-eta harengan.