Uztailaren 5ean hasiko da, Hungariako Debrecen hirian, Bela Bartok International Choral Competition eta han izango da Oñatiko Ganbara abesbatza. Lehiaketa hau Tolosa eta Europako beste lau hirietako lehiaketekin batera, European Grand Prix izeneko txapelketa mailako parte da. Musika garaikidea izango da oinarria eta "errepertorio konplexua" eskatzen duena. Zapatuan, ekainak 30, emanaldi hori prestatzeko kontzertua egingo du Ganbarak Santa Ana antzokian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.