Aurten ere antolatu du Enjoy English ekimena Txantxiku Ikastolak

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 27a, 08:54

Aurtengo programan parte hartzen ari den taldea

HHko eta LHko 68 ikasle ari dira astelehenaz geroztik Txantxiku Ikastolak antolatutako Enjoy Englis ekimenean. Zazpi taldetan banatuta, Erresuma Batutik etorritako begirale banak gidatzen dituzte taldeak.

Aurtengoa 23. aldia da Txantxiku Ikastolak Enjoy English ekimena antolatzen duena. HHko eta LHko 68 ikaslek eman dute izena aurten eta Erresuma Batutik etorritako zazpi begiraleren laguntza dute. Ekainaren 25etik uztailaren 20ra iraungo du aurtengo programak.

Ingeleseko ikastaro berezi hau eleaniztasun planteamenduaren proiektu osagarri gisa aurkezten du Txantxiku Ikastolak, hainbat jarduerez osatuta dagoena eta urtez urte berritzen dena. Aurten gainera, "aldaketa nabarmena" egin dute programazioan eta "formatua guztiz aldatu" dute. "Ikastolen Elkartean hausnarketa egin ondoren, ulertu da ikasturteko dinamikarekin hautsi behar zuen proiektu berri bat sortu behar zela, izan ere, jada ez da eskola garaia, aisialdi garaia baizik. Horrenbestez, metodologia aldatu da: ikasturteko dinamikarekin hautsi eta proiektu berri bat eskaini nahi izan da, goitik behera berriztua, ikastolako eremutik irtetea ardatz duena, eta herriarekin hartu emana izango duena".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak