Udaleku irekietan 580 ume ibiliko dira

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 26a, 15:25

Apar festa egin ohi izan duten udalekuetako egun batean

Datorren astelehenean, uztailak 2, hasiko dira udaleku irekiak Oñatin. LH6 arteko 580 umek eman dute izena aurten eta uztailaren 27ra bitartean ur jolasak egingo dituzte, altxorrak bilatuko dituzte eta irteerak egingo dituzte, besteak beste. Nagusienek institutu aurreko plazan izango dute topalekua. Arte udalekuak ere uztailaren 2an hasiko dituzte.

Udalak eta Txaloka ludotekak prest dute dena udalekuetarako. 580 umek hartuko dute aurten parte uztaileko udaleku irekietan, 3 urtetik hasi eta 12 arte. Aurreko urteetan egin duten moduan, aurten ere eskulanak, ur jolasak, ginkanak, txangoak eta beste hainbat jolas egingo dituzte. Leire Zumalderen esanetan, aisialdi hezitzaileak izango dira beste behin, euskaraz jolastuz eta gozatuz. Umeekin batera 62 begirale ibiliko dira eta koordinatzaileak beste lau lagun izango dira.

Azken urteetan bezala, gaztelekua eta ingurua izango da umeen topaleku nagusia. Aurten, baina, nagusienek institutu aurreko plazatxora joan beharko dute; bukatu ere hantxe bukatuko dute goiza.

  • Horiak: HH3. Sotoan
  • Berdeak: HH4. Topalekuan (Gaztelekuaren sarrera nagusitik, parrokia aldetik)
  • Laranjak: HH5. Berdura azokan
  • Urdinak: LH1. Berdura azokan
  • Gorriak: LH2. Berdura azokan
  • Beltzak: LH3 eta LH4. Zuazola institutu aurreko plazan
  • Moreak: LH5 eta LH6. Zuazola institutu aurreko plazan

Ordutegia

Ordutegia ohikoa izango da: 10:00etatik 13:00etara. Zaintza zerbitzua 08:15etik 10:00etara egongo da eta umeak sotora eraman behar dira 08:15erako. 10:00etarako, zaintzako begiraleek eramango dituzte dagokien tokira.

Lehen egunean orria banatuko zaie umeei udalekuak irauten duten bitartean begiraleren batekin autoan joan beharra edukiz gero, horretarako baimena eskatuz.

Bilerak

Udalekuen gaineko informazio orokorra emateko bilerak egingo dituzte bihar, eguaztena, gaztelekuan: 18:00etan izango da euskaraz eta 19:00etan gazteleraz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak