Bigarren Joseba Iraola sailkatu da, 02:12.266 denbora eginda, eta podiuma Asier Bidaburuk osatu du, 02:18.805 denborarekin. Laugarren sailkatua, eta era berean, oñatiar onena, Ruben Nogueiras izan da, 02:23.921 denborarekin. Sailkapen osoa hemen ikusgai.
Istripua
Esan moduan, Igor Urienek istripua izan du azken igoeran, baina ondo dago. "Anbulantzian eraman behar izan dute, baina ondo dago, ez da ezer larririk gertatu", adierazi du antolakuntzako kide Koldo Txintxurretak. Urienek, kontrola galdu eta errepidetik irten da; beheko baratze bateraino joan da, igoera hasi eta 300-400 metro ingurura.
Hori hala, Udanako hamahirugarren igoera honen balorazio positiboa egin du. "Eguraldi bikaina egin digu eta azken istriputxo hori kenduta, beste guztia primeran joan da".