Pilota partidu ugari izan dira azken egunotan Oñatin

Eneko Azurmendi 2018ko eka. 23a, 17:28

Batetik, atzo –egubakoitza– errendimenduko Udaberriko Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten. Bestetik, eguenean, atzo eta gaur, Oñatiko pilota txapelketakoak.

Errendimenduko Udaberriko Pilota Txapelketako finalei dagokienez, kimu mailan, Barrena/Madinagoitia bikote oñatiarrak 16-9 irabazi diete Larrañaga/Segurola azkoitiarrei. Infantil mailan, berriz, bi bikoteak zestoarrak izan dira. Izagirre/Sasiain bikotea 18-3 nagusitu zaio Agirre/Ruiz bikoteari.

Oñatiko pilota txapelketako emaitzak hauek dira:

Benjamin 1: Liher Errasti 18-16 Iker Rodrigez

Benjamin 2: Manex Urdanpilleta 9-18 Oier Sagasta

Kimu 1: Joanes Oses 17-18 Oier Osa

Kimu 2: Jakes Sarabia 18-12 Manex Juaristi

Infantil 1: Aitor Zubiagirre 12-18 Oier Altzelai

Infantil 2: Peru Etxegarai 18-16 Ibai Moiua

Kadete: Oxel Garitano 18-6 Hodei Loiti

Gazte: Ibon Perez 22-17 Iñigo Perez

Nagusi: Ander Biain 22-4 Joseba Baseta

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak