Mikel Biain, abade oñatiarra, auto istripu batean hil da Nafarroan

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko ekainaren 21a

Mikel Biain parrokoa, beheko ilaran, erdian. Argazkia: Vedruna Carmelitas de la Caridad.

Atzo goizean trafiko istripua izan zuen Mikel Biain parrokoak, Nafarroako Eritze herrian. Hileta, bihar egingo dute Oñatiko parrokian, goizeko 11:00etan, eta domekan Munilla gotzainak meza eskainiko dio Zumaian.

Guardia Zibilak jakinarazi zuenez, 10:00ak inguruan gertatu zen ezbeharra Nafarroako Eritze herrian (Eritze parean A-15ean); oñatiarra zihoan autoak zisterna-kamioi batekin egin zuen talka. Mikel Biainek 43 urte zituen eta 2016ko urritik Zumaiako parrokoa zen.

Biainen hileta, bihar egingo dute Oñatin, 11:00etan. Domekan, bestalde, goizeko 11:00etan, Zumaiako San Pedro parrokian elizkizuna egingo da oñatiarraren omenez eta meza Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak zuzenduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak