Udalak jakinarazi duen moduan, herriko jolas-parkeen azterketa egin du GARRA SL enpresak maiatzean zehar. Enpresa honek haur-parkeen eta hiri-altzarien mantentze-lanak egiten ditu eta ENACen haur-parke mantentzaile eta ikuskatzaile ziurtagiria dute.
Herriko ziburuen egoeraren txostenaren ondotik parke bakoitzean beharrezkoak diren oinarrizko mantentze eta konponketa lanak egingo dituzte. Aurrekontua da 15.307,31 euro (BEZ barne) eta honela banatuko dute:
- Errekalde eskolakoa: 2.374,63 euro
- Moiua kalekoa: 769,56 euro
- Olakua auzokoa: 2.204,33 euro
- Kiroldegi parekoa: 1.798,54 euro
- Errementari plazakoa: 1.080,05 euro
- Kalegoienakoa: 2.982,53 euro
- San Lorentzo auzokoa: 3.316,01 euro
- Ugarkalde auzokoa: 781,66 euro