Mari Karmen Markuleta: "Oso eskertuta nago Oñatitik jasotzen dugun laguntzagatik"

Oihana Elorza Gorostiza 2018ko eka. 22a, 10:05
Markuleta bere jaiotetxearen aurrean, Arantzazuko Ama kalean

Dominikar Errepublikan du egoitza nagusia Markuletak baina beste zazpi herrialdetako osasun arduraduna da. Bi urtean behin etortzen da jaioterrira. Gaur, misio taldearen elkartasun afarian egongo da, Bidaurretan.

Hamar urte egin zenituen Oñatin, baina ez zinen ohitu eta hara bueltatu zinen.
Gurasoak zaintzen egon nintzen hemen hamar urtez, bai, baina herrialde haiek gehiago betetzen naute.

Zein da han egiten duzun lana?
Dominikar Errepublikako ospitale bateko zuzendaria naiz. Aldi berean, Peru, Kolonbia, Bolivia, Kuba, Haiti, Panama eta Puerto Ricoko gure ospitaletako arduraduna ere banaiz. Herrialde horietan osasun etxe asko eraiki ditu elizak gobernuko laguntza heltzen ez den eskualdeetan, eta horien ardura dut. Zortzi herrialde horietako osasuna, geriatria eta gizarte ekintzak dira nire ardura. Hala, batetik medikamentuendako laguntza lortzea da nire lana baina baita gizarte mailako proiektuak egitea ere.

Zein proiektu, adibidez?
Kolonbian, prostituzioan lana egiten duten emakumeei formazioa ematen diegu eta euren seme-alabekin ere egiten dugu lana. Baita mehatxatuta dauden indigenekin ere. Haitin, lurrikarak utzi zituen umeendako aterpetxe bat ari gara egiten.

Laguntza handia jasotzen duzue?
Hemengo botika guztiak eramango nituzke hara, baina mugetan kontrol zorrotzak pasatzen ditugu eta ez da erraza. Oñatiko Udalak eta misio taldeak diruz asko laguntzen digute eta oso eskertuta nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak