Plazako dantza tradizionala ikastaroko ikasturte amaierako dantzaldia egingo dute, parte hartu nahi duten herritar guztiei zabalik. Patxi Montero irakasleak gidatuko du gure plazetan ohikoak diren dantza mota ezberdinekin: sokan, lotuan, soltean, korruan, jauziak, joko-dantzak... dantzan elkarrekin ondo pasatzeko aukera paregabea izango da. Doan izango da. Antolatzailea: Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskola.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.