Gaur, ekainak 21, da Yogaren Nazioarteko Eguna eta Oñatiko yoga taldeak saio irekia egingo du iluntzean. Lazarraga jardinean izango da, 19:30an. Irekia eta doan izango da saioa; edozein herritar joan daiteke. Esterilla norberak eraman beharko du eta ez daukanak Bidebarrieta kalean dagoen Hazi lokalera joanda hartu dezake bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.