Gizonezkoetan, 29 bikote ariko dira, bost bikoteko bost eta lauko multzo baten banatuta. Horietatik 16 bikotek egingo dute aurrera, final-zortzirenetara. Emakumezkoetan, berriz, hamar bikotek eman dute izena, eta bost bikoteko bi multzotan banatu dituzte. Horietatik lauk, multzo bakoitzeko bi onenek, egingo dute aurrera, finalerdietara. Finala irailaren 30erako aurreikusten dute.