Herriko San Migel eta Errosaixo jaiak herritarrekin batera antolatzeko deialdia egin du udaleko kultura sailak. Egitarauan sartzeko proposamenak jaso ez ezik, horiek gauzatzeko eta antolatzeko inplikazioa ere eskatzen du deialdi horretan.
Hori guztiari berba egiteko bilera irekia egingo dute gaur, astelehena, 18:30ean, kultura etxean. Proposamenak, berriz, ekainaren 22a bitartean egin daitezke bi bide hauetako bat erabilita:
- kultura etxeko sarreran ipiniko den postontzian sartuta
- kultura.idazkaritza@onati.eus helbidera mezua bidalita